martes, 20 de octubre de 2015

NOBEL SARIAK 2015

              Duela urte asko, Alfred Nobelek bere testamentuan utzi zuen idatzita sari hauek egin behar zirela. 1901. urtean fisika, kimika eta medikuntza arloetan Nobel sariak banatzen asi ziren, Suedian. Geroago ekonomiako sari bat gehitu zen. Sari hauek pertsona garrantzitsuei ematen zaizkie, zerbait aurkitu edo eraiki dutelako. Mundu mailan ezagutzen dira eta urrezko domina bat, diru kopuru bat eta diploma bat ematen diete.

              Urte honetan Nobel sariak, ikerketan eta zientzia arloan pertsona hauei eman zaizkie:

  • Takaaki Kajita eta Arthur B. McDonald (FISIKOAK): Neutrinoen oszilazioak masa daukatela frogatu eta deskubritu dute. 
  • Tomas Lindahl, Paul Modrich eta Aziz Sancarr (BIOKIMIKOAK): ADNaren mekanismoen konponketen aitak kontsideratzen dira, batez ere minbizia eta honetarako sendakuntzak aztertzen dituzte.
  • William C. Campbell eta Satoshi Omura (MEDIKUAK): Ikertu dituzte parasito eragindako infekzioak, eta beste aldetik Tu Youyou, chinarrak, saria irabazi du malariaren aurkako terapia bat aurkitu duelako. 
  

No hay comentarios:

Publicar un comentario